Anari, Literaturaz Berbetan ekimenean

a: susa-literatura.eus 2023ko ots. 15a, 09:05

Eguenean, otsailak 16, Anari Alberdiren Gari eta goroldiozko nobela (Susa) hizpide izango dute Larrabetzun, Literaturaz Berbetan ekimenaren baitan. Saioa 19:00etan izango da Anguleri kultur etxean. Abeslariaren lehen liburua da eta bertan, bizipen pertsonalak abiapuntutzat hartuta, hausnarketa egiten du inguruko errealitateari buruz.