Liburua Labayru Fundazioak idatzi du udalaren babespean. Baserrien katalogoa da, eta bakoitzaren datuak fitxa batean jaso dira: argazkia, ezaugarriak... Liburua bizkaieraz dago idatzita eta baserrien izenak ahozko zein idatzirako erabilitako formak jaso dira. Gainera, egileek mapa bat argitaratu dute eta bertan, auzoz auzo, baserri guztiak ipini dituzte.