Besteak beste, artisau-lan hauek eraman ziren azokara: oihalez egindako poltsak, kakorratz-lanak, hainbat materialez egindako belarritakoak eta zintzilikarioak, serigrafia eta ilustrazio transfeministak, koadroak, loreak eta paperezko eta egurrezko lanak. Antolatzaileek Urdaibaiko emakume artisau bat gonbidatu zuten azokan parte hartzera, eta horrek artilea lantzeko prozesua erakutsi zuen, eta produktuak salgai ipini.