Jaia goizean hasiko da, Kittu taldearen eskutik. Horiek Euskal Herriko gaurko eta betiko abestiak euren estilo propioan joko dituzte kalez kale. 15:00etan bazkaria izango da. 17:00etatik aurrera olinpiadak egingo dira eta horiek bukatzen direnean, 19:30ean, Sakatu elektrotxaranga kalejiran ibiliko da herritik.
Gauean, 22:15ean, ekitaldi labur bat egingo da eta ostean, 22:30etik aurrera, musikaren txanda izango da: Belako, Kaleko Urdanga eta Raimundo el Canastero Gainera, gauean dj batzuk arituko dira Hori Bai gaztetxean: Pantx Records, Denso eta Puñales.