Bigarren eskuko azoka Larrabetzun

a: Ahmed pexels 2023ko ira. 6a, 12:47

Azoka domekan, irailak 10, egingo dute plazan, 10:00etatik 16.00etara; hala ere, euria eginez gero, eskolan izango da. Azokan etxean dauden eta dagoeneko erabiltzen ez diren gauzak eraman daitezke, hala nola jostailuak, liburuak, arropa eta etxeko tresnak. Izan ere, helburua da horiek berrerabiltzea, birziklatzea eta murriztea. Azokan parte hartu nahi duena antolatzaileekin harremanetan jarri daiteke hurrengo zenbaki-honetara deituta: 629 424 026.