Maitatzeari ikuskizuna Hori Bai gaztetxean

a: Facebook Popatik 2023ko irailaren 13a

Ekaitz Goikoetxeak, Aingeru Mayorrek eta Xabier Crehuetek osatzen dute Popatik proiektua, zeinak poesia eta musika uztartzen baitu. Domekan, irailak 17, Maitatzeari ikuskizuna aurkeztuko dute Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, 18:30etik aurrera. Sarrerak bertan erosi ahalko dira 10 euroan.