Komikilaria eta ilustratzailea da Susanna Martín Segarra (Bartzelona, 1976), eta laster Surflaria lana kaleratuko du Uxue Alberdirekin. Komiki mundura ate nagusitik sartu zen Alicia en un mundo real (2010) lanaren eskutik, eta harrezkero ibilbide oparoa egin du, kutsu sozial handia duena. Bere lanen artean aipatu daitezke Gaza Amal: Historietas de mujeres valientes en la Franja de Gaza (2016), Tipi Tapa (2017), Residencia de Estudiantes (2019), Annemarie (2019) eta Black is beltza II: Ainhoa (2022). Badira lau urte katalana Larrabetzun bizi dela, eta bere azken lanaren argitaratzea baliatu dugu bere lan-ibilbidea ezagutzeko. Elkarrizketa laster argitaratuko da Aikor! aldizkarian eta www.aikor.eus webgunean.