Rote Zora taldeari buruzko dokumentala Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2023ko irailaren 26a

Alemaniako talde feminista izan zen Rote Zora, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan hainbat ekintza egin zituzten patriarkatuaren aurka, euren aldarrikapenak entzunarazteko. Gaur, irailak 26, eta zineklubeko saioen baitan, Rote Zora- Frauen bildet Banden dokumentala ikusteko aukera egongo da Larrabetzun. Emaladia 19:00etan izango da batzar-aretoan, eta haren ostean zuzendariarekin, Chrisrina Lambertyrekin, solasaldia egingo da.