Unai Beitia Abio abeltzainak abeltzaintza birsortzailea zer den azalduko du barikuan, urriak 6, Larrabetzun. Abeltzaintza-mota horrek natura bera hartzen du kontuan, eta Beitiak haren abantailak eta ezaugarri nagusiak azpimarratuko ditu hitzaldian. Autoreen eta liburuen berri ere emango du, eta Iturbaltza egitasmoaren nondik norakoak izango ditu hizpide. Hitzaldia Goikoelexaldeko txokoan izango da 18:00etan, eta izena emateko, 619 625 798 telefono-zenbakira deitu behar da.