Bizirautea

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 16a, 10:12

Bederatzi urteko haur bat bi urtez argindarrik gabe eta bakarrik bizi izan dela entzun dudanean, aititerekin eta amamarekin akordatu naiz, biak zazpi urterekin hasi baitziren lanean: lehena, ikatz-zakuak kargatzen Palentziako herri batean, eta bigarrena, Begoñako familia aberats baten etxean, inude eta kozinatzen.

Zenbait belaunaldiren ostean, zaila egiten zait zazpi urteko haurrak halako lan gogorrak egiten imajinatzea, baina gogoan daukat aitite-amamek hura naturaltasun osoz kontatzen zutela: gurasoen etxean neba-arreba asko ziren eta familiaren ekonomiari lagundu behar zioten, etxetik alde eginda bazen ere. Horrelakoa zen etxe askotan, eta gure aitite-amamak ez ziren salbuespen izan, ez.  Egun derrigorrezkoa da eskolara joatea, eta bertan antzeman zitekeen Frantziako ume horren egoera larria, baina, antza, egunero zintzo eta txukun heltzen zen ikasgelara, etxeko lanak ondo eginda. Bere inguruko inor ez zen konturatu argal ote zegoen, bera jateaz arduratzen zelako; edo zikin ote zegoen, egunero eskolara garbi azaltzen zelako; edo ama gabe bizi ote zen; berak amaren egoera ondo ulertzen zuen eta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).