Energia berriztagarrien komunitatea sortu nahi dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko otsailaren 23a

Auzokideak Larrabetzuko elkartea lehenengo urratsak egiten dabil energia berriztagarrien komunitatea sortzeko. Komunitatearen helburua da, alde batetik, energia berriztagarrietan oinarritutako kontsumo-garapena sustatzea, tokiko eremuan eta partaidetzaren bidez; eta bestetik, herriari ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloko onurak eskaintzea. Aikor! aldizkariaren hurrengo alean zehetasun gehiago emango dizkigute.