Mairu antzerki tailerrak ekoiztu du Intxaurra helduentzako antzezlana,Arnasguneak antzerki-bekari esker. Gaixorik dagoen intxaurrondo baten iruditik abiatuta, enborra biziberritzearen beharra islatzen du antzezlanak, gainerako adarrek ere osasuntsu iraun dezaten. Horrela, euskararen arnasgune diren herrien ezaugarriak, kezkak, mugak, iragana eta etorkizuna agertuko dira istorioan. Lana domekan, martxoak 3, 19:00etan, antzeztuko dute Larrabetzuko frontoian.