Lekueren esanetan, “ekipazoa” osatu dute eta azpimarratu du “giro ona eta lan egiteko gogoa” dutela. Era berean, Gazteluri eskertu dio irakatsitakoa eta etapa berrian zortea opa izan dio. “Fase berri honi ahalik eta umore onenarekin baina seriotasun osoz egingo diot aurre. Entzumen-errezeptoreak zabalik, eta ondokoak ahalik eta ondoen jagonez. Etxekoei eta alkatetzara “erdi osorik” ailegatzen lagundu diotenei ere eman dizkio eskerrak, eta esan du espero duela “agintaldia Larrabetzuko alkatea izateaz harro amaitzea”.