Bizkaia Torneoa, zapatuan Larrabetzun

a: Innpala 2024ko api. 12a, 11:44

a: Innpala

Zapatuan, apirilak 13, Bizkaia Torneoaren bigarren jardunaldia izango da Larrabetzuko frontoian. Partidak 18:00ean hasiko dira eta bertan hurrengo pala-jokalari hauek ikusteko aukera egongo da: Necol eta Moura, Madariaga eta Ibai Perezen aurka; Maldonado eta del Rio txorierritarrak, Gaueka eta Gordonen aurka; eta Fausto eta Alkorta, Gavillet eta Urrutiaren kontra. Sarrerak sei euroan ipiniko dira salgai.