Horrezaz gainera, Aranzadi Zientzia Elkartea Zornotzako hilerrian egiten dabilen lana jendaurrean aurkeztu zen, eta erromeria egon zen Kittu taldearen eskutik. Ospakizunak Larrabetzun jarraitu zuen arratsaldean, besteak beste, ekitaldia eta erromeria izan ziren. Beste alde batetik, Ernaik ere ekintzak antolatu zituen bezperako, esaterako, tontorrera igotzea, mahaingurua, bazkaria eta kontzertua.