Auzolanera deitu du Hori Baik

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 19a, 13:50

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak auzolan erraldoian parte hartzeko deia egin die herritarrei. Auzolana domekan, uztailak 21, izango da 10:30etatik aurrera. Konpontze-lanez gainera, bazkaria egongo da eguerdian, eta barbakoa iluntzean. Gainera, eguna biribiltzeko, Sara Zozaya kontzertua egingo du 21:00etatik aurrera.