Gaztelumendin indusketa-lanei berriro ekingo die Edestiaurrek

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 22a, 15:02

2023ko uztailean, Edestiaurre Arkeologia Elkarteak indusketa-lanak hasi zituen Gaztelumendin, eta egitasmoaren arduradunek azaldu zutenez, horiek 2025. urtera arte luzatuko ziren. Iaz, besteak beste, zorroak eta kargagailuak topatu zituzten inguruan, eta uztailaren 29an berriro ekingo diete lanei. Egitasmoaren aurkezpenean aipatu zutenez, Gaztelumendikoa da Burdin Hesiko gunerik garrantzitsuenetarikoa, 1937ko ekaineko batailan frankistek hesia bertan hautsi zutelako; hortaz, espero dute inguruan aztarna arkeologiko inportanteak topatzea, hala nola munizioa, esku-granadak eta obusak.