Urteurrena ospatzeko ekitaldiak azaroaren 8an hasiko dira Taberna Ibiltariaren eskutik. Saioa 19:00etan hasiko da plazan. Hurrengo egunean, azaroak 9, “10 urtean dantzan” dantza-saioa egingo dute frontoian. Ondoren, umeen bazkaria eta, horren ostean, nagusien bazkaria izango dira eskolako jantokian. Txartelak Gure Etxean ipini dira salgai 13 euroan umeentzat, 20 euroan bazkideentzat eta 22 euroan bazkide ez direnentzat. Bazkaldu ostean, bingo musikatua egongo da eta otzara bat zozkatuko da. Eskolako aterpean dantza-plaza izango da 18:30ean, eta erromeria, 21:00etan. Eguna biribiltzeko, dj batzuek musika ipiniko dute. Domekan, azkenik, Ondalan erraldoien tailerra eta kalejira izango dira 11:00etatik aurrera eta eskolan hasita, eta arratsaldean Haurreskolari ikuskizuna aurkeztuko du Tio Teronen Semeak taldeak. Ikuskizuna 18:00etan izango da frontoian.