Anari Hori Bai gaztetxean

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 15a, 11:38

Hamar urteren ostean, “Domekak Hori Bain” musika-egitasmoa bertan behera utziko da. Egitasmoari amaiera biribila emateko, “Azken laurak” kontzertu-saila antolatu da. Ruper Ordorikak lehen kontzertu egin zuen, eta Esanezinek, bigarrena. Domekan, azaroaren 17an, Anariren txanda da. Kontzertua 18:30ean izango da.