Txotxongiloak Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 25a, 14:53

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia dela eta, Pikuentos taldeak Hariak Zirkus ikuskizuna aurkeztu zuen atzo, azaroak 24, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Ikuskizuna antzinako txotxongilolariengan eta zirkuetan dago oinarrituta, zeinak herririk herri bidaiatzen ziren, euren ikuskizunak mundu osora zabaltzeko.