Formakuntza-ikastaroa Estramineak, Larrabetzuko ganaduzale eta landa-eremuko elkarteak, antolatu du, eta barikuan, abenduak 13, izango da ludotekan, 19:00etatik 20:30era. Ikastaroa Peru Lopez de Muniainek gidatuko du. Albaitaria izateaz gainera, Lopez de Muniain Derioko Nekazaritzako Eskolako irakasle ohia da, eta Karrantzan zein LORRAko kooperatiban ibili da hobekuntza genetikoan. Ikastaroan parte hartzeko, mezua bidali behar da 619 625 798 telefono-zenbakira.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).