Larrabetzuko frontoia leporaino bete zen zapatuan, urtarrilak 11, Olarreta Pilota Elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako pilota-jaialdian. Olatz Arrizabalaga jaialdiaren protagonista izan zen, eta argi utzi zuen Master Laboral Kutxako eskuz binakako txapelketa nagusia seigarren aldiz irabazi nahi duela. Arrate Bergara bikotekidea zuela, 22 eta 7 irabazi zieten Goiuri Zabaletari eta Osesi. Bestalde, bigarren partidan, Amaia Aldaik eta Zabalak txapelketaren lehen puntua lortu zuten, Garaiari eta Mendizabali 22 eta 14 irabazita.