Hori Bairi buruzko materiala batzen dabiltza erakusketa egiteko

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 22a, 12:43

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak 60 urte bete ditu, eta erakusketa egingo da urteurrena ospatzeko ekintzen artean. Kideek laguntza eskatu diete herritarrei erakusketa osatzeko. Etxean gaztetxeari buruzko materiala duenak 618 530 984 telefono-zenbakira deitu dezake, materiala erakusgai ipintzeko prest badago. Besteak beste, arropa, argazkiak, aldizkariak eta bestelakoak batuko dituzte.