Gaztelumendin egindako indusketa-lanen berri emango dute

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 30a, 11:45

2023ko uztailean, Edestiaurre Arkeologia Elkarteak indusketa-lanak hasi zituen Gaztelumendin. Otsailaren 6an, iaz egindako indusketa-lanen emaitzen berri emango dute Ludoteka dagoen eraikinean; saioa 19:00etan hasiko da. Gaztelumendikoa da Burdin Hesiko gunerik garrantzitsuenetarikoa, 1937ko ekaineko batailan frankistek hesia bertan hautsi zutelako. Orain arte Edestiaurrek inguruan topatu dituenen artean daude katutxoak, zorroak eta kargagailuak. Herriko boluntarioek ere parte hartzen dute indusketa-lanetan.