Bihar, otsailak 18, Amaia Merinok eta Ander Iriartek zuzendutako Indarkeriaren oi(h)artzunak lana ikusteko aukera egongo da Ludoteka gaineko aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta haren ostean, solasaldia egingo da Merinorekin. ETAk bere familia bahitu eta Estatuak torturapean aita hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoiena egia eta justizia bila ibili da, eta bere familiaren tragedia kontatu du: iraultza-zerga, familiaren desegituratzea, Estatuko jazarpena, presio politikoa, epaiketa, torturak… Baina, aldi berean, dokumentalera eraman du egia jakiteko egin duen bidea, aitortza, eta elkarrizketa, gatazkak konpontzeko tresna nagusi moduan. Larrabetzuko Udalak antolatutako ekintza da.