Hori Bai basoa landatuko dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025eko otsailaren 21a

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak 60 urte bete ditu, eta hango udalak jakinarazi moduan, urteurrenaren harira baso bat landatuko dute Leginara bidean dagoen landan: Hori Bai basoa hain zuzen ere. Udalak erositako lurrak dira, eta domekan, otsailak 23, 09:00etatik aurrera landatuko dituzte bertan bertoko zuhaitzak. Ekintza herritar guztientzat dago zabalik.