Maskarita Eguna ospatuko dute barikuan Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 24a, 14:59

Ohi denez, Maskarita Eguna ospatuko dute barikuan, otsailak 28, Larrabetzun. Kulturbilgunearen eskutik, ekintza-sorta zabala egongo da egun osoan. Horrela, 10:30ean mozorro-jaia izango da frontoian, eta ostean, kalejira. Goizeko ekintzak amaitzeko, Iñigito Txapelpunken ikuskizuna egongo da plazan.

Bestalde, 17:30ean txokolatea izango da plazan, plaza apaindu, eta mozorroen erakustaldia egingo da. Kalejira 19:00etan hasiko da, eta plazatik irtengo dira Eingo taldea, Kantarrana Band eta Larrabetzuko Etxafleruek taldea. Nor da Maskarita? ekintza 20:30ean izango da, eta 21:30ean dantza-plaza egongo da Eingo taldearekin. Amaitzeko, mozorroen pasarela egingo da 23:00etan, Hori Bai gaztetxean.