Pilota-jaialdia antolatu da Larrabetzuko Kuadrilla Eguneko gastuak ordaintzen laguntzeko

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 11a, 13:33

Larrabetzuko kuadrillek pilota-jaialdia antolatu dute zapaturako, martxoak 15. Helburua da aurtengo Kuadrilla Eguneko gastuak ordaintzen laguntzeko dirua batzea. Sarrerak 10 euroan daude salgai pilotalekuan eta Gure Etxea eta Irusta tabernetan. Partidak 18:30ean hasiko dira, eta lehenengo eta behin Hormaetxek Carregalen kontra jokatuko du. Bestalde, bigarren partidan, Pascual eta Xala norgehiagoka ibiliko dira Goñiren eta Alduntzinen aurka. Txosna ipiniko da eta musika ere egongo da. Gainera, A Triki Punk taldeak kontzertua egingo du 22:00etan Hori Bai gaztetxean.