Larrabetzu Palestina elkartasun-taldearen eskutik, zapatuan, martxoak 15, Palestina Elkartasun Eguna izan zen Larrabetzun. Ekitaldiak plazan egitekoak ziren, baina euria zela-eta eskolako aterpera eraman ziren. Ekitaldietan parte hartu zuten, besteak beste, herriko bertsolariek, dantzariek eta musikariek. Gainera, Iman Hammouri aktibista palestinarra ere izan zen ekitaldian. Beste alde batetik, martxoaren 25ean, 19:00etan, No other land Palestinari buruzko dokumentala emango da Ludoteka gainean.