Izar Argia abesbatzak Montecatini Termeko Udaberriko Jaialdian hartuko du parte

Aikor aldizkaria 2025ko api. 2a, 13:41

Izar Argia Larrabetzuko abesbatzako kideak gogotsu dabiltza entseatzen, apirilaren 8tik 14ra bitartean Montecatini Termeko Udaberriko Jaialdian (Toscana, Italia) parte hartuko dute eta. Jaialdian abesteaz gainera, beste abesbatza batzuetako kideekin batera hainbat tailer egiteko aukera izango dute, eta ingurua ezagutzeko aprobetxatuko dute. Era berean, irteera egingo dute Florentziara, bertako leku esanguratsuak ezagutzeko, hala nola Pitti jauregia, Santa Maria del Fiore katedrala eta Galeria dell´Accademia di Firenze.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!