Saturrarango kartzelan izan ziren emakumeak gogoan

b: Idoia Andres 2025eko apirilaren 7a

Manttalingo alaba poesia-lanean, Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak gogora ekarri eta aldarrikatu ditu Mikel Etxaburu Osak. Bertan, poemaz poema dakartza itsas ertzeko ziegetan barreiatutako emakumeak jasandakoak. Larrabetzuko Memoria Historikoa taldeak antolatuta, emanaldi musikatua izan zen barikuan, apirilak 4, Hori Bai gaztetxean.