LHko maila bakoitzak ardura bat izan du. Batzuek, esate baterako, harrera-kartelak diseinatu dituzte zenbait hizkuntzatan, eta beste batzuek herriko eraikin esanguratsuen maketak egin dituzte. Era berean, QR batzuk egin dituzte, eta horiek eskaneatuta herriari buruzko azalpenak irakurri daitezke euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Herriaren gaineko informazioa ere batu dute triptikoetan. Azaldu moduan, informazio-gunea non ipini erabaki behar dute oraindik.