Liburuaren Eguna ospatuko dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko api. 22a, 11:46

a: freepik

Kulturbilguneak bi ekintza antolatu ditu Liburuaren Eguna ospatzeko. Alde batetik, bihar, apirilak 23, Goio Ramosen London calling liburua hizpide izango dute 19:00etan, Ludoteka gaineko aretoan. Ekintza Literaturaz Bebetan ekimenaren baitan antolatu da, eta bertan egilea izango dute solaskide. Bestalde, domekan, apirilak 27, irakurraldi antzeztua egingo da Hori Bai gaztetxean. Hitzordua 13:00etan ipini dute eta ekintzan herriko hainbat irakurlek hartuko dute parte.