Beste alde batetik, Ernaik antolatuta, zapatuan, maiatzak 3, Larrabetzuko, Busturialdeko, Zornotzako eta inguruko herrietako gazteak Bizkargira igoko dira. Hitzordua 16:00etan ipini dute Larrabetzuko plazan. Mendi tontorrean, “Gaur egungo oldarraldi faxistaren goraka” mahai-ingurua izango da, bertan parte hartuko dute Jon Ormaetxeak, Ainhoa Egiluzek eta Txomin Aiartzak. Ondoren, ekitaldia egingo dute, eta haren ostean, musika izango da: Dj Party & Tiza + Gorriontxu eta Laztana.