Maiatzaren 4tik 12ra bitartean, Espezie Inbaditzaileen Kontrako Astea da Espainiako Estatuan eta Portugalean, eta egitasmoaren harira, auzolanera deitu du Larrabetzun Panpa Lezkarik Ez elkarteak zapaturako, maiatzak 10. Hitzordua goizeko 9etan ipini dute plazan eta handik Atxispeko udal-lursailera joango dira autoz. Helburua da hango panpa-lezkak ezabatzea eta eukaliptoak kontrolatzea. Eskularruak eta mendiko botak eramateko aholkua eman dute.