Nerea Loiola, Literaturaz Berbetan ekimenean

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 15a, 11:40

a: Wikimedia / Wikimaribarre

Literaturaz Berbetan ekimenaren baitan, Nerea Loiola idazleak Zebrak eta bideak lana aurkeztuko du gaur, maiatzak 15, Larrabetzun. Saioa 19:00etan izango da Ludoteka gaineko aretoan.  Zebra eta bideak Loiolaren bigarren narrazio-bilduma da, eta sei ipuinek osatzen dute. Ipuinetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan.