Bizkargi Larrabetzuko dantza-taldeak uda aurreko erromeria antolatu du domekarako, ekainak 1. Hitzordua 10:45ean ipini dute plazan, eta handik Elizaldera igoko dira. Ondoren, 11:30ean, umeentzako dantza-plaza izango da, eta 12:30ean, helduentzako dantza-plaza, Patxi eta Konpainia taldearen eskutik. Pintxoak eta edaria ere eskainiko dira. Eguraldi txarra bada, ekintzak eskolako aterpean egingo dira.