Larrabetzu dantzan uda aurretik

a eta b: Idoia Andres 2025eko ekainaren 2a

Bizkargi dantza-taldeak antolatuta, uda aurreko erromeria izan zen atzo, ekainak 1, Larrabetzun. Ume, gazte zein heldu batu ziren dantzariekin, Patxi eta Konpainiaren taldearen eskutik, eskolako aterpean dantza-plazaz gozatzeko.