Euskal literaturaren poeta eta idazle handienetako bat da Gabriel Aresti, eta eguenean, ekainak 5, 50 urte beteko dira hil zela. Ekainaren 5ean hain zuzen Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak Enplego zoriontsuago bat emanaldia eramango dute Larrabetzura, eta bertan Arestiren poemak eta abestiak eskainiko dituzte, eta haiei buruz duten ikuspegia ere aurkeztuko dute. Emanaldia 19:00etan izango da Hori Bai gaztetxean. Kulturbilguneak antolatutako ekintza da.