Saharako umeak Larrabetzun daude udaz gozatzeko

b: Idoia Andres 2025ko uzt. 21a, 13:42

21 neska-mutil herriko eskolan egongo dira abuztuaren amaierara arte, eta beste bat Sondikako harrera-familia batean. Joan den zapatuan harrera egin zitzaien udaletxearen aurrean.

Urtero legez Oporrak Bakean ekimena martxan dago Euskal Autonomia Erkidego osoan, baita Txorierrin ere. Horregatik, 21 umek Larrabetzuko eskolan igaroko dute uda, eta beste haur batek Sondikako harrera-familia batean. Uztailaren 19an harrera egin zieten akerrek umeei, plazan Udalak antolatutako ekitaldi batean.