3 mila jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen Erlantza Garciak (@Kaktusero), bere kaktusak erakutsiz eta horiek zaintzeko aholkuak emanez lortu ditu. Burgoseko amamatik datorkio zaletasuna, eta agian horregatik maitasunaz hitz egiten du bere bildumari buruz, bere helburua “ale ederrenak” biltzea baita, ez horiek saltzea. Hura izango da Aikor aldizkariaren abuztuko alearen protagonista eta kaktus eder bat oparitu digu gure irakurleen artean zozketatzeko.