Maskarada antolatzeko asanblada irekia bihar Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 9a, 14:04

Aurteko Maskarada Barkoxen (Iñaki Lopez de Luzuriaga)

Bihar Larrabetzun maskarada antolatzeko asanblada irekia izango da. Maskarada dantza, musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun zuberotarra da, eta larrabetzuarrek 2026ko martxoan halako ikuskizuna prestatu nahi dute. Antolatzaileak ekimena aurrera eramateko kontuetan laguntzeko jende bila dabiltza: gidoilariak, dantzariak, antzezleak... Informazioa zein lagundu nahi izatekotan, asanblada bihar (irailaren 10a) arratsaldeko 17:30etan izango da, Larrabetzuko ludotekaren gainean.