Bizkargi dantza elkarte larrabetzuarrak ikasturte honetako ordutegiak argitaratu ditu

Aikor aldizkaria 2025eko irailaren 11

Larrabetzuko Bizkargi dantza elkarteak bere ordutegiak argitaratu ditu ikasturte berri honetarako.

Urriaren 7an hasiko dira entseguak eta honako ordutegiak izango ditu:

  • Umeen entseguak hiru taldetan banatu dituzte, astearteetan izango direnak: LH 1-2, LH 3-4 eta LH 5-6. LH 1-2koek 16:15etatik 17:15etara izango dute entsegua; LH 3-4koek 17:30etatik 18:30etara; eta LH 5-6koek 18:30etatik 19:30etara.
  • DBHko ikasleen ordutegia zehazteke dago oraindik.
  • Nagusien kasuan, astearteetan 19:30etatik 21:00etara eta ostiraletan 18:30etatik 20:00etara izango dituzte entseguak, astero. Hasiberriek, berriz, ostiraletan izango dute entsegua, bi astean behin, 18:30etatik 19:30etara.

Izena emateko epea irailaren 22ra artekoa da, eta izena info@bizkargidantzaelkartea.eus helbidera edo 644 166 034 telefonora mezua bidaliz eman daiteke. Bazkidetza prezioa ordaindu behar izango da.