Tailer hauek 0 eta 12 urte bitarteko umeentzat zein familientzat zuzenduta daude eta helburua literaturaren bidez txiki eta nagusien arteko lotura afektiboa “indartzea” da. Honez gain, haurtzarotik irakurketa “bultzatu”, eta haurren garapen kognitiboa zein sentsoriala “sustatu” nahi da. Saioak hiru ataletan banatuko da (Ongi etorria; ipuin kontaketa edo eguneko liburuaren aurkezpena; eta ipuinarekin lotutako tailerra) eta ordutegiak horrela banatuko dira:
- 16:30-17:15: 4-7 urte.
- 17:30-18:15: 0-3 urte.
- 18:30-19:15: 8-12 urte.