Bertso-payada ostiralean Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 17a, 13:52

Ostiralean, irailaren 19an, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean bertso-payada izango da. Wilson Saliwonczyk paiadore argentinarrak eta Itallen Larrabetzuko Bertso Eskolako kideek eskainiko dute bertso-payada hau. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta sarrerek 5€-ko prezioa izango dute soldata dutenen artean, eta 3€-koa soldatarik ez dutenen artean.

Paiada Argentina, Bolivia, Txile eta Perun abesten den kantu herrikoi bat da, non, gitarra batekin batera eta orokorrean beste batekin kontrapuntuan, hainbat gairen inguruko inprobisazioa burutzen den. Ekimen honen bidez, euskal eta argentinar kulturen arteko fusio bat izango da ostiralean Larrabetzun.