Antton Telleriaren bakarrizketarako sarreren aurresalmenta zabalik

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 18a, 12:46

Datorren ostiralean, irailaren 26an, Antton Telleriak “NININI” bakarrizketa eskainiko du Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Sarrerak Anttonen webgunean erosteko aukera egon arren, Larrabetzuko Udalak 100 sarrera ditu aurresalmenta bidez herriko jendearen artean saltzeko.

Bakarrizketara joan nahi izanez gero, mezu bat idatzi beharra dago horibaigaztetxea@gmail.com helbidera, eta bertan izen-abizenak zehaztu. Udalak ohar hauek azpimarratzen ditu:

  • Sarrera pertsonala izango da, hau da, pertsona bakoitzak sarrera bakarra erosi ahalko du.
  • Herritarrentzako izango dira aurresalmenta bidez salduko diren sarrerak. Herrikoa ez den norbaitek erosi nahi izatekotan, Anttonen webgunean edo bakarrizketaren egunean bertan Hori Bain erosi beharko du, Hori Bairen kasuan sarreran soberan geratzen badira.
  • Sarrerak bihar, irailak 19 jaso ahal izango dira, 19:00ak eta 20:30ak bitartean Hori Bain. Sarrera bakoitzak 9.5€-ko prezioa izango du.
  • Izena emateko mezuen ordena kontuan hartuko da. Mezuen erantzunean jakinaraziko da eskatzaileak sarrera lortu duen ala ez.