Joseba Etxebarria Uriarte euskaltzale larrabetzuarra zendu da

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 24a, 12:37

a: bertsoa.eus

Hil egin da Joseba Etxebarria Uriarte euskaltzale larrabetzuarra 69 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.

1980ko hamarkadan bertso eskolen sortzaileetako bat izan zen, eta 2000. urtean Bizkaiko Txapelketako antolatzaile taldean hasi zen lanean. Are gehiago, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza batzordean ere aritu zen lanean. Honez gain, aktore lanetan aritu zen larrabetzuarra, adibidez, Dragoi Bola-ko Son Goku pertsonaiari jarri zion ahotsa telesail japoniarraren euskarazko bertsioan.