Azken urteetan geldialdi bat jasan ondoren, martxan da berriz ere Zinekluba Larrabetzun. Emanaldia gaur bertan izango da, urriaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Hori Bai gaztetxean. Bertan, Asier Altunak zuzendutako “Amama” filmaren emanaldia izango da. Film honek 103 minutuz “familia istorio bat” kontatzen du, “landa eta hiriaren arteko gatazka, iraganaren eta orainaren artekoa, guraso eta seme-alaben artekoa”. Informazio gehiago nahi izatekotan, hemen.