Bihar, urriaren 24an, zinema emanaldia izango da Larrabetzun. Emango den filma Patxo Telleriak zuzendutako “Igelak” filma izango da. Film honek 98 minututan zehar Pelloren istorioa kontatzen du, delitu ekonomikoak direla eta atxilotua izan ondoren, ihes egiten duena. Emanaldia arratsaldeko 17:15etan izango da, ludoteka gaineko eraikinean.