Arrazakeriaren inguruko mahai-ingurua eta arropa eta manta bilketa Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 7a

Gaur, Bilboko Azet Etxebizitza Sindikatua, Gasteiz Anitza eta Donostiko Kaleko Afari Solidarioak, Hori Bai gaztetxearekin batera, “Nola borrokatu arrazakeria?” mahai-ingurua antolatu dute. Mahai-ingurua arratsaldeko 19:00etan izango da, Hori Bai gaztetxean.

Horrez gain, eragile donostiarrek hala eskatuta, arropa eta manta bilketa ere egingo da, kale egoeran dauden pertsonentzako neguko arropa lortzeko, “zailtasun handiak” izan ohi baitituzte. Beraz, Hori Baik etxean erabiltzen ez diren manta, arropa edo zapatilak (gizonezkoena) ekartzea eskatzen dute. Bilketa hau 18:30etatik aurrera egingo da, eta gaur joan ezin izatekotan, gaztetxeak asanbladako kideren batekin harremanetan jartzea eskatu du.